943000000 Idatzi@gmail.com

BETIZU

Betizu behi-arraza, errustizidade handiko eta muturreko baldintzetara ondo egokitutako bertoko arraza da, eta iberiar penintsulan egon daitezkeen erdi basati eta ia gizaki kontrolik gabe mantendu daitekeen arraza gutxitako bat. Bere izena, euskarazko “behi” eta “izu” hitzetatik dator, hau da, “behi izukorra”. Bere kokapena Euskadi, Nafarroa eta Frantziako hego-mendebaldea (Akitania) mendi batzuetara mugatzen da, abere buru kopuru handiena Nafarroak duelarik, guztizkoaren % 75 inguru.

Betizua, Euskal Herriko kulturan oso errotuta dagoen arraza da: euskal mitologian Mariren leizearen zaindari bezala agertzen da, eta Lescauxen (Dordogne) edo Arenazako (Galdames) kobazuloetako margoetan ikus daiteke, besterik beste. Hala eta guztiz ere, bere jatorriari buruz hainbat hipotesi daude, zabalduena, Betizua Bos taurus primigenius edo urodelakoarenetik datorrela dioena izanik.

Arraza honen mendiko bizilekua kontutan harturik, gorputz-garapen txikikoa da. Gorputz eumetriko (longilinearako joera du), profil zuzena eta aurreko gorputz-adarra garatuago daukan arraza da. Aurkezten duen gari-koloreko azalak tonalidade argi batetik ilun batera alda daiteke, bragada, perine, besape, gorputz-adarrak eta begi aldeak dekolorazio zentrifugoak eukinez. Mukosak gorri koloreko eta pigmentatu gabeak ditu. Adarrak, berriz, erdi-ilargi zabalako formakoak, sekzio zirkularrakoak eta puntak kolore horikoak dira, adinarekin, lira formadunak euki ditzaketelarik.

Betizuak ustiatzeko modua guztiz estentsiboa da, ez zaie inolako elikadura gehigarririk ematen baldin eta neguak oso gogorrak ez badira, eta ugalketa zikloa guztiz naturala dauka, ugalketa-zikloak urtaroekin lotuta dago. Honen ondorioz, arraza horrek gorputz-garapen eskasa du, honek suposatzen duen haragi-lehiakortasun urriarekin, beste behi espezie batzuekin konparatuz. Hori bai, arraza honek eremu marginalak arrabotatzeko eta aprobetxatzeko duen gaitasunari esker, mendiak garbiago daude, hauek suteen aurrean babestuz.

XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, abeltzaintza autoktonoa, orohar, atzerakada handia ematen hasi zen, kanpoko arraza emankorrago baten alde, mestizaje hobeago lortzeko helburuarekin. Horrela, hain emankor ez ziren behi espezieak, adibidez, Betizua, mendi garai eta eremu harritsu, baso eta geografikoki hain irisgarriak ez diren eremuetan kokatuz. Guzti hau txarragorantz jo zuen gizarte aldaketa batekin batera, hau da, nekazal gizarte baten murrizpena gizarte hiritar baten alde.

Aldaketa guzti hauek Betizu erroldaren beherakada nabarmena ekarri zuten eta 1997. urtean Ministaritzak, azaroaren 17ko 1682/1997 Erret Dekretuaren bitartez, galtzeko arriskuko arraza moduan sailkatu zuen. Hortik aurrera, arraza hau kontserbatzeko, berreskuratzeko eta hobetzeko hainbat proposamen eta araudi martxan jarri ziren, Liburu Genealogikoaren garapenarekin batera: Euskadiko 1999ko martxoaren 16ko Aginduaren, bi Betizu Hazleen Elkarteekin: GIBEL Gipuzkoan eta BIBEL Bizkaian; eta, Nafarroako 2007ko ekainaren 4ko 179/2007 Agindu Foralaren, ASBENA Betizu Hazleen Elkartearekin; bitartez.

2008ko abenduaren 26ko 2129/2008 Erret Dekretuaren argitarapenarekin abel arrazen kontserbazio, hobekuntza eta sustapen Programa Nazionala sortzen da. Betizu arrazari dagokionez, Nafarroak arrazaren ardura hartzen du, aurretiko Nafarroa eta Euskadiko araudiak indargabetuz, eta 2014ko urriaren 7ko 344/2014 Agindu Forala agertuz. Azken araudi honetan, Betizu arraza estandarra eta Liburu Genealogikoaren araudi espezifikoa onartu egiten da. Bestalde, 2014ko abenduaren 23ko 444/2014 Agindu Foralak, Betizu Hazleen bederazioa den BEFE, Liburu Genealogikoa kudeatuko duena, ofizialki onartu egiten da.

Gaur egun, 2020/12/31 datararteko errolda, 48 ustiategietan 1050 animalikoa da.