943000000 Idatzi@gmail.com

GIfe

Gipuzkoako Frisoi Elkartea (G.I.F.E.) 1.981ean sortu zen Gipuzkoako Frisoi Arrazako ganaduzale batzuk elkartu zirelako frisoi arraza hobetzeko eta behien esne kontrola eta Liburu Genealogikoa eramateko. Gaur egun, Elkarteak 95 bazkide ditu eta 11.458 buru ditu erroldatuta Liburu Genealogikoan. Besteak beste, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:

 

  • Ustialekuan jaiotzen diren idiskoak batera komertzializatzeko aukera.
  • Jezteko makinen errebisioa eta neurgailuak kalibratzeko zerbitzua.
  • Zelulen analisien emaitzak emailez, mobilez edo faxez jasotzeko aukera.
  • Programa informatiko bat ustialekuen gestioa eramateko.
  • Genomika zerbitzua

Kontaktua: gife@lurgintza.eus

Telf. 943811431 – Faxa 943816147

Helbidea: Jose Artetxe kalea, zk. 3. 20730. AZPEITIA (Gipuzkoa)