GImebel
Gipuzkoako Mendiko Behor Elkartea
Euskal Herriko Mendiko Zaldi arrazarekin lanean aritzen den elkartea da. 2007an eratutako elkarte honetan 138 bazkide daude. Elkartearen helburuak honakoak dira:
- Euskal Herriko Mendiko Zaldi arrazaren hazkuntza, garbitasuna eta bereizketa batetara iristea.
- Bazkide diren baserritarren interes bereziak gorde defendatu eta beren ordezkotza lortu edozein erakunde publiko edo pribatuarekiko harremanetan.
- Baserrien emankortasuna eta irabazpidea jasotzeko bideak erabili.
- Euskal Herriko Mendiko Zaldi arrazaren genealogi liburuaren zeregina ondo bete dadin beharrezko datuak eman.
- Ganaduak morfologikoki baloratzeko, arraza-tipoen arabera kalifikatzeko, estudioak, orientazioak eta koordinazioa zuzendu.
- Ezauzpideak zabaldu eta bultzatu, eta bazkideei teknikoki lagundu, ondo derizkion zerbitzuak montatuz.
- Administrazioak entzun gaitzala, ganadu arraza hau, bere inguru naturala kontuak hartuta, hobetzeko jarriko diren arauetan.
- Erakunde Ofizialek emango dizkion ekintza eta funtzioak bilakatu, iharduera hauek elkartearen oinarrizko araukein informazioa eta gestio zerbitzu batzuk sortu eta antolatu.
- Arraza honekiko helburu antzekoak dauzkaten Euskal Herriko edo kanpoko erakundeekin harremanetan jartzea, adosten diren akordioak aurrera eramateko.
Zumarragako Santa Luzia ferian, abenduaren 13an arraza hau ikusteko aukera dago.

