943000000 Idatzi@gmail.com

TERREÑA

Terreña behia edo «bertako behia», Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait tokitan agertzen den arraza autoktonoa da. Mugakide diren Kantabria eta Burgoseko zenbait herritan ere aurki daiteke. Betizu behiaren eta Pirinioetako behiaren eragina du, eta Eusko Jaurlaritzaren terreña inguruko dekretuak barietaterik ez dagoela ezartzen duen arren, adituen artean, tamainan ezberdinak diren bi barietate aipatzen dira: Gorbeiako Terreña eta Haitzetako edo Gorobelgo Terreña.

Terreña arrazak gorputz ertain eta proportzionala du, landatartasun handiko animalia delarik. Tonalitate ilun batetik (lonbardiarra) oso argi batera (hurritza) doan azala du, ilundura zentrifugoak buruan, bularrean eta gorputz-adarretan agertuz. Mukosak beltzak dira, eta zilarreztatutako orla bat dute muturraren inguruan, animalia arren artean desagertzeko joera duena, paparra markatuta eta lepoko tauletan tolestura nabariakin batera. Besapeak, bragadak eta izterren barruko aldeetan degradazioak ikus daitezke, isatseko borloi batekin. apatxak eta adar-puntak beltzak ditu.

1960ko hamarkadan, Euskal Herrian umetarako behien % 50 baino gehiago Terreña arrazakoak ziren arren, arraza honen beherakada urte batzuk lehenago hasita zen. Esnearen eta haragiaren ekoizpenean espezializatutako arrazak sartzeak, bizimoduaren aldaketak eragindako merkatu-eskaera berriak (industrializazioa izan zen faktore baldintzatzaile garrantzitsuenetako bat), traktorea agertzeak (ordura arte, terreña arraza zen nagusi animalien trakzio-funtzioan), gurutzatutako animaliak, eta ugaltzaileen errolda urria eta zahartuak, arraza honekiko interesa gutxitu zen abeltzaienen artean. Honela izanik, 1996ko desagertzeko arriskuko arraza moduan sailkatu zen FAO zerrendetan.

Baina 1997an, abeltzain gutxi batzuen arraza honekiko konpromisoa, Patxi González Angulok arraza honi buruz egindako azterketa (1988) eta kalitatezko hazi-banku baten existentzien ondorioz, Terreña arrazaren lehen Kontserbazio Programa ezarri zen nekazaritza eta ingurumeneko laguntzekin, egoera larriari buelta eman eta arrazaren biziraupena bermatzeko helburuarekin. Modu honetan lorturikoa ondorengoa da:

  •  Ugaltzaileen errolda gaztetzea.
  • Kalitatezko zezenen presentzia.
  • Abeltzainak arrazarekiko interesaren pisketa.
  • Lurralde-elkarteak sortzea: ARATEL (Araba), BITEL (Bizkaia) eta GITEL (Gipuzkoa), eta, ondoren, Elkarteen Federazioa, ETEFE (2006).
  • Arraza estandarra eta liburu genealogikoa ofizialki argitaratzea.
  • Arraza baloratzea.
  1. urtean, “Terreña arrazaren Plan Estrategikoa” ezarri zen. Plan honetan, Terreña arrazaren abeltzaintza sektorearen bideragarritasun estrategia eta Eusko Jaurlaritza nahiz Foru Aldundien laguntza politikak modu eranginkor batean jartzeko estrategiak erzartzen ziren. Eta, ondoren, ETEFEk, 2015eko ekainaren 2ko 81/2015 Dekretua burutu ahal izateko: bertoko euskal arrazen kontserbazio, hobekuntza eta sustapenen, eta animali arrazen sustapen-entitateen erregulazioa; Terreña arrazaren bigarren Kontserbazio Programa bultzatu zuen, garatu beharreko jarduerak honako hauek izan zirelarik: a) Kontserbazio eta Araugintza Plana, b) hazitarako abereen amen hautaketa, c) filiazioa eta genotipatua, eta d) Bertoko Arrazaren Logoaren eskaera.

Horrela, 2020/12/31n, Terreña arrazako ustiategiak 88 izan ziren (33 Araba, 22 Gipuzkoa eta 33 Bizkaia), 4700 abererekin (651 ar eta 4049 eme), eta joera positiboa lortu zen arrazarekiko. Hala ere, oraindik arriskuan dagoen arrazatzat hartzen da.

2018ko urtarriletik, ETEFEk, ARATELek, BITELek eta GITELez osatua, Gangurenen (Bizkaia) dagoen “Terreña arrazaren sustapen-zentroa” kudeatzen du. Zentro horretan, beharrezko jarduerak egiten dira Terreña arrazaren gaitasunak ezagutarazteko, berme genetikoa eta sanitarioa duten animaliak emateko eta arrak testatzeko, arraza kontserbatzeko programarekin lankidetzan egonez