943000000 Idatzi@gmail.com

Txarolesa

Txarolesa arraza, barneraturiko behi arrazatzat hartzen da, bere jatorria, Frantziako Charollais eskualdean dagoen Saöns-Loire departamenduko Bourgogne delarik. Eskualde horretan bazegoen lanerako erabiltzen zen baina haragi ezaugarri onak zituen behi-azienda bat. Animali lana desagertu zenean, haragirako hautatua izan zen eta hobekuntzarako, Shorthorn arraza ingelesekin gurutzatu zen. Horrela sortu zen gaur egun Txarolesa bezala ezagutzen den arraza.

1960ko hamarkadan, Espainiar Estatuan sartu eta berehala lurralde osoan zehar zabaldu egin zen, klimatologia eta lurzoru ezberdinetara egokituz: Pirinioetako eremuak, penintsulako ordokia, mendebaldeko dehesak eta hegoaldeko padurak.

Arraza ortoide (zuzena), hipermetriko eta longilineo honek, egitura trinko eta simetrikoa du. Bere azala zuri uniformea da, eta kremarantz nahiz gari kolorerantz alda daiteke. Bere mukosak arrosak eta adarrak biribilak, luzeak eta zuri krematsuak dira.

1950eko hamarkadan, gizartearen bizimoduaren aldaketaren ondorioz, behi haragi faltak, arraza hau Espaniar Estatuan sartzeak posiblea egin zuen. Eskariari aurre egiteko, haragi kantitate handiak inportatu ziren, batez ere Hego Amerikatik (Argentina, Uruguai, Brasil, etab.).

Hego Ameriketatik okela inportatzearen egoera hori, jasanezina bihurtu zen, eta, beraz, hainbat neurri hartu behar izan ziren animalia emankorragoak lortzeko eta, aldi berean, bertako abereak indartzeko. Azken honetarako, arraza ingelesekin gurutzatu ziren (Abeerden Angus, Shorthon, Hereford, etab.), baina ez ziren lortu espero ziren emaitzak, kontsumitzaileak ez zeuden guztiz konbentziturik. Arrazoiak, batez ere, gorputz-formatua eta hobetze-ekintzarik eza izan ziren: formatu txikia, arreta handiagoa haragi-ekoizpen bererako, goiztiartasun handiagoa bazka-erreserba mugatuetan, etab.

Hau dela eta, abeltzainek, bertoko animaliak hobetzeko tamaina handiko arrazak sartu eta gurutzamenduetarako erabiltzea erebaki zuten: Txarolesa arraza. Laster zabaldu zen arraza hau, eta gaur egun, haragi-arraza bikaina da, baita bertoko arrazekin gurutzatzeko ere aproposa.

 

Txarolesa arrazaren liburu genealogikoa “La Asociación de Criadores de Ganado Vacuno Charoles de España (1977. urtetik) eta “La Unión de Criadores de Ganado Vacuno Charoles de España (UCHAE) (2008. Urtetik) kudeatzen dute, Nekazaritza Ministegiak esanda, eta ez dago beste federazioei lagatuta. Euskadin, ETXAFE (Euskadiko Txarolesa Federazioa) da federazioa, honako elkarteez osaturik: ARTXAEL (Araba), BITXAEL (Bizkaia) eta GITXAEL (Gipuzkoa).