NOR GARA?
Lurgintza baserritarrek sortua izan zen 1971an irabazi asmorik gabeko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Kooperatiba gisa, baserritarren beharrei erantzuteko. Hurbiltasunean, ezagutzan eta konfiantzan oinarritutako aholkularitza eskaintzeko helburuarekin
Gure indarra gertutasunean dago, konfiantzan eta urteetako esperientzian. Aholkularitza propioa eskaintzen dugu, baserritarren errealitatetik sortua eta baserritarrentzat pentsatua.
Kooperatiba gisa, lurraldearekin dugun lotura eta bazkideen parte-hartzea dira gure jardunaren ardatz nagusiak.
HELBURUAK
Kooperatibaren hasierako helburu nagusiak, oraindik ere, indar guztia gordetzen dute:
- Baserritarren bizi kalitatea hobetu eta errentagarritasun duin bat lortzea.
- Lurrari lotutako nekazaritza bultzatu.
- Baserritarrekin elkarlanean arituz, nekazaritza sektorea egituratzen lan egitea.
- Sozialki eta kulturalki baserritarraren lanaren errekonozimendua lortzea.
- Baserritar, nekazal kooperatibei, elkarteei, administrazio eta instituzio ezberdinei zerbitzuak ematea.
Lurgintzako lan taldea, arlo desberdinetako adituek osatzen dute. Konpromezua, elkarlana eta kalitatea dira gure lanaren oinarriak.