Edizio honetan Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko abeltzainek parte hartuko dute.
Lehiaketa horren helburua da gure arraza autoktonoa sustatzea eta zabaltzea, eta arraza horren hobekuntza genetikoaren aurrerapenak jendaurrean azaltzea.
Liburu Genealogikoa eramateaz arduratzen diren lurralde-elkarteak honako hauek dira:
ASGAPIR (Bizkaia) telf. 94 455 50 63
HEBE (Gipuzkoa) telf. 943 81 14 31
ARPIEL (Araba) telf. 945 28 50 99
CONASPI (Pirenaika Arrazako Abeltzainen Konfederazio Nazionala) webgunea www.conaspi.es
Igandean ar eta emeen atal desberdinen lehiaketa ospatuko da.
Astelehenean, urriak 5, zezen txapeldun heldua eta gaztea, behi heldu eta gaztea, intseminazio produkturik onena eta ganadutegirik onena aukeratuko dira.
Bi egunetan zehar, LABEL haragi errea dastatu ahal izango da, Pirenaika arrazakoa, eta txakolin, sagardo eta gazta standak, trikitixaz girotuta.
